GURE SAGARDOA

ETXEAN SORTUTAKO BI SAGARDO

Izeta Sagardotegian bi sagardo ezberdin ekoizten ditugu, IZ Sagardoa batetik, eta betidanik sortu izan dugun Izeta sagardoa bestetik. Bi sagardoak ia osotasunean gure sagastietako sagarrekin sortzen baditugu ere, Euskal Sagardoaren ziurtagiriak IZ Sagardoren ekoizpena %100ean bertako sagarrekin egina egotea bermatzen du.

 
EUSKO LABEL

EUSKO LABEL

HAZI FUNDAZIOA

HAZI FUNDAZIOA

EUSKAL SAGARDOA - SIDRA NATURAL DEL PAÍS VASCO

EUSKAL SAGARDOA

SAGARDOAREN PRESTAKETA

1

Sagarren aukeraketa

IZ Sagardoari dagokionez, %100ean sagar autoktonoekin sortzen dugu, hau da, gure sagastietan eta Urola Kostako baserrietan hazitako sagarrekin. Izetan dauzkagun sagastietako sagar desberdinen arteko orekak, zapore paregabea ematen dio IZ sagardoari.

Izeta Sagardoaren kasuan berriz, prestaketarako erabiltzen diren sagarren %80ak du gure sagastietako jatorria. Gainerako %20a Euskal Herritik kanpoko sagarrekin osatzen da, estatu mailako sagarrak batzuetan, eta nazioartekoak beste batzuetan.

2

Mostoa egiteko sagarrak prentsatzea

Sagarrak hautatu ostean, garbitu egiten dira, ondoren tolaretik eta matxakatik pasatzeko. Prozesu hau amaitzean, sagarrak prentsatu egiten dira mostoa atera eta kupelak betetzeko. Gero, sagar zukua kupeletan egoten da denboraldi batez, urtarrila bukaera arte gutxi gora behera. Garai horretarako sagardoa prest dago eta TXOTX garaia hasten da.

3

Sagardoa botiletan sartzea

Sagardoak kupeletan behar adina denbora igaro duenean, botilaratzeko ordua heltzen da. Edaria 0,75 litroko botiletan sartzen da, baina saltzen jarri aurretik, beste denboraldi bat egiten du upeltegian.

4

Saltzeko prest

Aurreko pausu guztiak emanda, merkaturatzeko moduan dago sagardoa. Gaur egun, 130.000 sagardo litro ekoizten ditugu urtean Izeta Sagardotegian. Horietatik asko, botilaratu eta merkaturatu egiten dira. Beste hainbat berriz, sagardotegiko upeletan gordetzen dira, bertaratzen diren bezeroek gozatu ditzaten.

GURE SAGARDOAK

IZ Sagardoa

%100ean sagar autoktonoekin sortutako sagardoa, gure baserriko sagastietan eta Urola Kostako baserrietan hazitako sagarrekin. Sagar desberdinen arteko orekak, zapore paregabea ematen dio IZ sagardoari.

 

Izeta Sagardoa

Sagardoa honen %80a gure sagastietan hazitako sagarrekin egiten da. Gainerako %20a, Euskal Herritik kanpoko sagarrek osatzen dute, estatu mailako sagarrak batzuetan, eta nazioartekoak beste batzuetan.

 

IZ Sagar-zukua

Izetako sagastietan hazitako askotariko sagar freskoekin eginiko zukua. Izetan sortzen da bere osotasunean; tolarean egindako muztiotik hasi, pasteurizaziotik pasa eta baita botileratzea ere. Alkoholik gabeko edari gozo hau edozein ordutan ateratzeko modukoa da eta postreei laguntzeko aukera paregabea izan daiteke./p>

 

ONLINE DENDA