IZETA JATETXEA

Jatetxea leku pribilegiatu batean kokatzen da, Euskal Herriko iparraldean dauden Aia eta Zarautz herrien artean, eta horregatik, itsasoak eta mendiak inguratzen dute gure jatetxea, paisai paregabe baten lekuko bilakatuz.

JANTOKIAK

Izeta Sagardotegia hiru jantokiz osatzen da, eta guztira, 300 lagunentzako edukiera dauka. Barnealdeko hiru jantokiez gain, estalita eta egokituta dagoen terraza bikain bat ere badaukagu jatetxearen sarreran, edukiera osoa 320 bat lagunera iristen delarik.

JANTOKIAK

Izeta Sagardotegia lau jantokiz osatzen da, eta guztira, 300 lagun baina gehiagorentzako edukiera dauka. Barnealdeko hiru jantokiez gain, estalita eta egokituta dagoen terraza bikain bat ere badaukagu jatetxearen sarreran, edukiera osoa 330 bat lagunera iristen delarik.

1

1. Jantoki nagusia Jatetxearen sorreratik jantokia izan dena, baserriaren erdialdean kokatzen da eta aretoaren tamaina handiak gure bezeroen beharrak lasaitasunez asetzeko askatasuna ematen digu. Talde handi zein txikiak hartzeko aukera eskaintzen du jantokiak, orotariko bezeroentzat aproposa bilakatuz.

2. Sagardotegia Euskal Sagardoaren zigilua duen IZ Sagardoaz betetako egurrezko lau kupel dauzkagu jantoki honetan eta txotx denboralditik kanpo ere gure sagardoaz gozatzeko aukera luzatzen dugu bertan.

3. Jantoki txikia 70 pertsona inguru hartzen ditu jantoki honek eta duen tamainari esker, ospakizun berezietarako primerako aukera da jantoki argitsu hau. Urteurrenak, jaunartzeak, urtebetetzeak eta antzeko familia ospakizunak ospatzeko hautaketa paregabea da gure jantoki txikia.

4. Terraza Jatetxearen sarreran, egokituta dagoen estalitako terraza aparta daukagu. Bertan, gainontzeko jantokietan eskaintzen den zerbitzu bera eskaintzen da eta haurrak tarteko badira, toki ezin hobea da otorduaz gozatzeko haurrak kanpoaldean eta parkean jolasten diren bitartean. 25 pertsona inguruko edukiera dauka Izeta Jatetxeko terrazak.

2

Umeentzako parkea

Jatetxearen kanpoaldean dagoen terraza eta umeentzako parkeak, gure jatetxera etortzearen esperientzia are erakargarriagoa egiten du. Umeentzat propio pentsatutako eta segurtasun neurri guztiak beteaz sortutako parke polit bat daukagu kanpoaldean, bertaratzen diren haurrek jolasteko aukera izan dezaten.

3

Parking

Handitu berri dugun parking-ari esker, gaur egun, Izeta Sagardotegian hartu ditzakegun jankide guztientzat adina leku dago kotxeak aparkatzeko. Horrela, aparkatzea ez da arazo bat izango gurera hurbiltzeko.