Sagardoaren munduari lotuta egon diren bost belaunaldik idatzi dute Izeta Sagardotegiaren historia. Hasieran etxerako ekoizten bazen ere, 1983. urtean Izeta Sagardotegiak ateak ireki zizkion publikoari Manuel Iruretagoienaren gidaritzapean, Izeta Goikoa izeneko baserri Aiarrean. Hiru hamarkada igaro dira orduz geroztik, eta gaur egun, sagardotegia toki paregabea da, kalitate eta zapore onenaren bermea.
SAGARDOAREN PRESTAKETAIzeta familia herri kirolei lotuta dago aspaldidanik eta arlo honetan ezaguna da Euskal Herrian. Bide hau hartzearen aukera ere Manuel Iruretagoiena aitonarena izan zen, eta bere ondorengoek bide bera jarraitzea erabaki dugu. Dagoeneko lau belaunaldi nabarmendu dira harri jasotze eta idi probetan, sari ugari eta aitortza handia lortuz.